Gaur zabaldu dituzte lehenengo aldiz BBKk Astrabuduako Etxegorri kalean eta Erandioko Ibarra kalean irekitako bulego berriak. Bizkaiko aurrezki kutxak pasa den ostiralean inauguratu zituen aipatu bulegoak Erandion egindako ekitaldi batekin. Bertan, Mikel Arieta-Araunabeña Erandioko alkateak gogoratu zuenez, Jado eta Obieta kaleetan zeuden bulegoak ordezkatzera datorren Ibarra kaleko bulegoa prozesu luze baten emaitza dela: "gauzak ondo egin dira eta kaleak berritzeak laguntzen du ingurua aldatzen eta beste batzuk ere berritzera etortzen". Carlos Alonso BBKko zonaldeko zuzendariak nabarmendu zuen Jado eta Obieta kaleetako bulegoen bat egitea Bizkaiko Aurrezki Kutxa eta Bilboko Aurrezki Kutxa 1990ean batu zirenetik egiteke zegoela, baina orain arte leku aproposa ez zutela aurkitu. Argazkian, Jose Muelas Erandioko BBKren bulegoko zuzendaria Erandioko alkatearekin hizketan.