Komunikabideak eta sexismoa izango dituzte hizpide astearte honetan Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 6a, 22:26

Astearte honetan, martxoak 7, 12:00etan, "Komunikabideetan sexismoa ekiditzeko estilo liburua"ren aurkezpen hitzaldia izango da EHUko Leioako campuseko Gizarte Zientzietako gradu aretoan, Gite-Ipes elkarteak antolatuta eta Bilgune Feministaren laguntzarekin. Parekidetasuna helburu duen Euskal Herriko erakundeak 2005eko azaroaren 22an aurkeztu zuen emakumeen kontrako indarkeriaren tratamendu informatiboa berregokitzeko egitasmoa. "Iritzi sortzaile diren heinean, komunikabideek patriarkatuak sortzen dituen hainbat eredu nolabait iraun arazi egiten dituzte", Bilgunearen ustez. Gauzak horrela, dekalogoa kaleratu zuten "komunikabideetan sexismoa ekiditzeko". Beste askoren artean, horretan jasotzen diren oinarrizko 13 konpromisoak bere egiten dituzte eskualdeko UK aldizkariak, Koska irratiak eta UKBERRI.NET egunkari digitalak. Argazkian, Getxoko Bilgune Feministak emakumeenganako indarkeriaren aurka burututako kontzentrazio bat.

Gaiaren inguruko berriak:

Emakumeen kontrako indarkeriaren tratamendu informatiboa berregokitzeko konpromisoa hartu dute UK aldizkariak, Koska irratiak eta UKBERRI.NET egunkari digitalak (2005 Aza 23)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun