Manex Zubiaga Espainiaratuko dute Auzitegi nazionalean epaitzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 6a, 22:28

"El Correo Español" iragan den martxoaren 2an zabaldu zuenez, Parisko Apelazio Auzitegiak agindu du Manex Zubiaga preso algortarra Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileen eskuetan jartzea. Agindu horren bidez Zubiaga 2001eko urriaren 12an, Hispanitate Eguna, Madrilen eztanda egin zuen auto-bonba batengatik epaitzea erraztu nahi du epaitegi frantsesak. Dena den, agindua ez da martxan jarriko Zubiagak Frantziako justiziarekin dituen hartu-emanak bukatu baino lehen.

Gaiaren inguruko berriak:

Francia ordena la entrega de un etarra por el estallido de un coche bomba en Madrid (El Correo Español, 2006 Mar 02)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun