Unai Elorriaga "Vredaman" liburuaz mintzatuko da ostegunean Larrabetzun

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 6a, 22:46


Gaztesareak jakinarazi duenez, datorren ostegunean "Vredaman" liburuari buruzko solasaldia antolatu du Larrabetzun Bihotz Bakartien Kluba poesiazaleen taldeak. Hitzordua Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean izango da, arratsaldeko 8etan, orain arte algortarrak idatzitako azken liburuari buruz Unai Elorriagarekin berba egiteko. "Vredaman"en algortarrak lau historio nagusi kontatzen ditu, Tomas umearena, Tomasen osabarena eta lehengusuarena eta Piedad emakume edadetuarena. Horiekin batera, munduko ebanistarik onena izandakoarena edo arkitektorik famatuena izandakoarena zein beste pertsonaia batzuena ere ezagutzeko parada ematen du liburuak. Argazkia: Gaztesarea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun