Itzubaltzeta gaztetxearen etorkizuna kolokan

Drogari buruzko informazioa eskainiko dute Itzubaltzeta gaztetxeak eta Leioako Gazte Bulegoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko martxoaren 7a

Itzubaltzeta / Erromoko gaztetxeak eta Aterpe Leioako Gazte Informazio Bulegoak drogari buruzko informazioa eskaintzeko ekintza bana antolatu dute. Itzubaltzeta gaztetxearen kasuan, drogamenpekotasuna pairatzen dutenak gizarteratzea eta laguntzea helburu duen Etorkintza elkarteko gizarte langile batek "Drogak: ondo pasatzea ala menpekotasuna?" izeneko hitzaldia eskainiko du gaur 20:00etan gaztetxean bertan. Aterpe Gazte Bulegoak, berriz, drogomenpetasunei aurre egiteko lau orduko ikastaroa eskainiko du martxoaren 21ean eta 28an. Bertan parte hartu nahi duten gazteek izena eman behar izango dute 946 072 572 telefonoan, martxoaren 10a baino lehen. Ikastaroa doakoa izango da.