Bihar amaituko da epea Nontzeflash III. Animazio Lehiaketan parte hartzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 7a, 07:19

Nontzeberri.com kultur webgune euskaldunak deitutako Nontzeflash III. Animazio Lehiaketan oraindik parte hartzeko aukera dago. Izan ere bihar izango da epemuga Nontzeberrik FANT Bilboko Zinema Fantastikoaren jaialdiarekin elkarlanean martxan jarritako lehiaketan animazioak aurkezteko. Orain arte mundu osoko 138 lan jaso dituzte eta dagoeneko aurki daitezke webgunean lehiaketa hau on-line egiten baita eta animazioak jaso ahala www.nontzeflash.com webgunean eskegi dituzte zaletuen onerako. Uribe Kostatik lan bakarra igorri dute, Eneko Cajigas getxoztarrak ekoiztutako "Mensaje de accion de emergencia" (argazkian). Animazio proiektu honek Qeqa panpinak sustatzeko izateaz aparte, animazio lan txukuna da. Euskal Herriko ordezkaritza Xabier Mercero donostiarraren 6 lanekin eta Gorka Astigarraga azkoitiarrak aurkeztutako bakarrarekin osatzen da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun