Andrea Lauzirika errugbilari gaztea eta Pedro Maria Iturriaga Athleticeko jokalari ohia hil dira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 7a, 08:39

Athletic futbol taldeak eta Getxo Artea Rugbyk ohar banaren bidez jakinarazi dutenez, Andrea Lauzirika 17 urteko errugbi jokalari kadetea igandean hil zen bihotzekoak jota. Berriz, 1959 eta 1965 bitartean Athleticeko jokalaria izan zena atzo hil zen 67 urte zituela. Getxo Rugbyk nabarmendu duenez, Lauzirika "errugbi femeninoaren defendatzaile sutsua" zen eta Getxo Rugbyko nesken talde kadetea (argazkian) osatzen "bultzatzaile nagusienetariko bat" izan zen. Taldeak bere dolumina agertu die senide eta lagunei. Lauzirika zenaren hileta-elizkizunak gaur 19:00etan egingo dira Sopelako San Pedro elizan. Bestalde, Pedro Maria Iturriaga Algortako semearen aldeko meza 19:00etan izango da ere, baina Leioako San Juan Bautista elizan. Iturriagak elastiko txurigorria jantzi zuen 94 partidatan zelai erdian jokatuz. Athleticentzat bi gol sartu zituen. Athleticen egon ostean bigarren mailan jokatzen aritu zen bost urtetan zehar Gaztelako Calvo Sotelo futbol taldean. Bertan, 67 partidatan 5 gola sartu zituen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun