Anoraka eta sakeleko telefonoa eraman diote Mentxakabarriko teilatuko mutilari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko martxoaren 7a

Lehen kontrakoa adierazi arren, oraindik ere suhiltzaileak Mentxakabarri gaztetxera ezin izan direla hurbildu baieztatu du UKBERRI.NETek. Bitartean, neska-mutilek Ertzaintzaren bitartekoarekin adostutakoari esker, anoraka eman diote eraikinaren teilatuan dagoen gazteari, orain euria barra-barra ari du eta. Sakeleko telefonoa ere eraman diote, berarenaren bateria agortuta baitzegoen. Dagoeneko 90 gazte inguru dago Mentxakabarri parean, polizi-lerroaren atzean. "Suhiltzaileak pasatzen uzten badituzte, ertzainek ezer ez dietela egingo", esan die negoziatzaileak gazteei, "horren hitz ederrekin" harrituta neska-mutik hedabide honi adierazi diotenez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun