Ertzain-etxera eraman dute Mentxakabarriko teilatuan zegoen gaztea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko martxoaren 7a

Orain ordu erdi eskas, suhiltzaileak Mentxakabarri gaztetxeara heldu eta teilatuan zegoen mutila hartu dute. Berak ez du inolako oztoporik jarri eta suhiltzaileen garabian bertan jaitsi da. Hala ere, oinak lurrean jarri dituenean, ertzainek harrapatu dute. Haisera batean, libre utziko zutela adierazi die negoziatzaileak polizia-hezi atzean zeuden neska-mutilei, baina furgonetan sartu eta abiatzeko prestatu dira. Tentsio uneak izan dira orduan: "esandakoa ez betetzea" egotzi diote negoziatzaileari eta furgoneta aurrean jarri dira hainbat gazte, joan zedila oztopatzeko. Orduan oldartu zaizkie ertzainek neska-mutilei, borrak erabiliz. Tele7ko kazetariari bultzaka ere ibili dira poliziak. Beste agente batzuek, berriz, teilatutik jaitsitako mutila pratuila-autoan sartu eta Neguriko ertzain-etxera eraman dute. Tartean, ertzainen aurkako oihuak entzun ahal izan dira, larunbatean ere Santurtzin izandako jokabidea gogoratuz. Dagoeneko Mentxakabarri hormatzen ari dira eta UKBERRI.NETek ez du jakiterik izan atxilotutako gaztearekin zer egingo duten. Bitartean, asanblada egiten ari dira neska-mutilek, San Nikolas plazan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun