Mentxakabarrin atxilotutako gaztea askatu dute eta desobedientzia larria eta erresistentzia leporatu diote

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 7a, 14:48

Mentxakabarri gaztetxeko teilatuan kateatuta egon den gazteak Neguriko ertzain-etxean ordu erdi bat eman ostean askatu egin dute. Gazteak berak UKBERRI.NETi adierazi dionez jasotako tratua "zuzena" izan da, baina ertzain-autotik komisaldegira zegoen tarte txikia egiteko bilurrak jarri dizkiote. Era berean, ertzainek pila bat argazki atera dizkiote, bideoan garbatu dute eta eskua zein hatzamar guztiak alde guztietatik eskaneatu dizkiote. Gazteak uko egin dio ertzain-etxean deklaratzeari eta eskatu du bere abokatuaren presentzia. Gauzak horrela, ertzainek askatu dute, desobedientzia larria eta agintaritzari erresistentzia delituak leporatuta. Erresistentziarena gezurra zela esatean, ertzainek erantzun diote, gaztearen hitzetan, hori zela bere kabuz ez jaisteagatik eta suhiltzaileei deituarazteagatik. Bestalde, Algortako gazte Asanbladak manifestazioa deitu du iluntzeko 19:30erako Mentxakabarri gaztetxean.

Oraindik ikusteke dago gazteari leporatutako delituen inguruko auzia Getxoko 2. epaitegian tramitatzen ari den Mentxakabarriko inguruetan identifikatutako beste bost lagunen prozedurari gehituko zaion edo aparteko bidea hartuko duen.

Gaiaren inguruko berriak:

Telletxen eta udaletxean egingo dituzte protestak Mentxakabarriko gazteek (2006 Mar 07)

Ertzain-etxera eraman dute Mentxakabarriko teilatuan zegoen gaztea (2006 Mar 07)

Anoraka eta sakeleko telefonoa eraman diote Mentxakabarriko teilatuko mutilari (2006 Mar 07)

Mentxakabarri gaztetxea husten ari dira (2006 Mar 07)

Mentxakabarri gaztetxea defendatzeko konpromisoa berretsi du Algortako gazteriak (2006 Mar 06)

Mentxakabarri husteko izapideekin aurrera doa Getxoko Epaitegia (2006 Mar 03)

Desalojo arriskuaren aurrean, gune autogestionatua nahi dutela berretsi dute Mentxakabarriko gazteek (2006 Mar 03)

Mentxakabarri gaztetxea husteko agindurik ez duela esan du Ertzaintzak (2006 Mar 02)

Desalojoaren kontrako errekurtsoa aurkeztu du Mentxakabarriko gazteen abokatuak (2006 Mar 02)

Joan egin diren arren, ertzainak aginduarekin itzuliko diren zain daude Mentxakabarrin (2006 Mar 02)

Mentxakabarri gaztetxea desalojatzen ari dira (2006 Mar 02)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun