Mentxakabarri gaztetxeko sei lagunen kontrako akusazioak airean dira abokatuaren arabera

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 7a, 15:14

Mentxakabarri gaztetxeko aferan orain dela asteak auziperatutako bost lagunak eta gaur atxilotutakoa defendatzen dituen Iñigo Santxo abokatuak UKBERRI.NETi igorri dio prentsa ohar bat non auziaren hainbat kontu azaltzen dituen. Hona hemen hitzez-hitz: "Algortako gaztetxean atxilotutako gaztea libre utzi dute ertzainek, deklaraziorik hartu gabe. Halere dilijentziak Getxoko epaitegira igorri dituzte bere inputazioaz, desobedientzia larria hain zuzen ere. Orain ikusteko dago epaitegiak nola izapidetuko dituen aipatu dilijentziak, falta ala delitu bezala. Bestalde, ikusi beharko da bost gazteen kontrako prozedura zelan geratzen den. Izan ere, gaztetxea behin itxita, prozedurari amaiera eman beharko baitiote, eta horretan epaiketarako bidea hartu beharko du. Litekeena da prozeduraren instrukzio bidea amaitutzat joz, alderdi akusatzaileei (fiskala eta akusazio partikularra) horren berri ematea epaileak euren iritzia ezagutzeko. Hortik aurrera jakingo dugu alderdi akusatzaileek zein delitu leporatzen dieten gazteei eta zein zigorra eskatzen duten".

Gaiaren inguruko berriak:

Mentxakabarrin atxilotutako gaztea askatu dute eta desobedientzia larria eta erresistentzia leporatu diote (2006 Mar 07)

Telletxen eta udaletxean egingo dituzte protestak Mentxakabarriko gazteek (2006 Mar 07)

Ertzain-etxera eraman dute Mentxakabarriko teilatuan zegoen gaztea (2006 Mar 07)

Anoraka eta sakeleko telefonoa eraman diote Mentxakabarriko teilatuko mutilari (2006 Mar 07)

Mentxakabarri gaztetxea husten ari dira (2006 Mar 07)

Mentxakabarri gaztetxea defendatzeko konpromisoa berretsi du Algortako gazteriak (2006 Mar 06)

Mentxakabarri husteko izapideekin aurrera doa Getxoko Epaitegia (2006 Mar 03)

Desalojo arriskuaren aurrean, gune autogestionatua nahi dutela berretsi dute Mentxakabarriko gazteek (2006 Mar 03)

Mentxakabarri gaztetxea husteko agindurik ez duela esan du Ertzaintzak (2006 Mar 02)

Desalojoaren kontrako errekurtsoa aurkeztu du Mentxakabarriko gazteen abokatuak (2006 Mar 02)

Joan egin diren arren, ertzainak aginduarekin itzuliko diren zain daude Mentxakabarrin (2006 Mar 02)

Mentxakabarri gaztetxea desalojatzen ari dira (2006 Mar 02)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun