Itzubaltzeta gaztetxearen etorkizuna kolokan

Ekitaldi guztiak bertan behera utzi eta Algortako manifestaldira deitu du Itzubaltzeta gaztetxeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko martxoaren 7a

Itzubaltzeta / Erromoko gaztetxeko kideek jakinarazi dutenez gaur gizarte zentro okupatuak antolatuta zituen tailerrak eta drogen inguruko hitzaldia bertan behera utzi ditu. Neurri horrekin batera Mentxakabarri gaztetxearen desalojoa salatzeko Algortako Gazte Asanbladak 19:30ean San Martin kalean deitu duen manifestazioan parte hartzeko deia egin die Itzubaltzeta / Erromoko gazteei. Emandako datuen arabera, gaur egitekoa zen "Drogak: ondo pasatzea ala menpekotasuna?" izeneko hitzaldia datorren asteartean, martxoak 14, burutuko da Itzubaltzeta gaztetxean, iluntzeko 8etan. Hitzaldia drogamenpekotasuna pairatzen dutenak gizarteratzea eta laguntzea helburu duen Etorkintza elkarteko gizarte langile batek eskainiko du. Argazkian, Mentxakabarri gaztetxea hustu duteneko irudi bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun