Javier Clemente izango da etzi Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 7a, 19:10

Futbolaren gaur egungo egoera aztertzeko solasaldia antolatu dute ostegun honetarako, martxoak 9, Sopelako Urko kiroldegian. Besteak beste, Javier Clemente Athleticeko entrenatzaileak hartuko du hitza, 19:30ean hasiko den saioa. Berarekin batera, Aitor Etxebarria eta Carlos Pouso Ugeraga talde sopeloztarreko eta Sestaoko entrenatzaileek, hurrenez hurren, Alfredo Fernandez Euskadiko 23 urte azpikoen selekzioko hautatzaileak eta Xabier Clemente Athleticeko prestatzaile fisikoak parte hartuko dute hitzaldian; eta Ivan Martin Herri Irratiko "Libre Directo" irratsaioko aurkezleak egingo ditu moderatzaile lanak. Ekitaldira joateko udaletxean edo Turismo Bulegoan eskatu behar dira gonbidapenak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun