Emakumeen Mundu Martxako Euskal Herriko Plataformaren harira, eskualdean Uribe Kosta Emakume Plataforma osatu berri dute Getxoko Bilgune Feministak eta LAB eta ELA sindikatuek. Gauzak horrela, martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Algortako San Nikolas plazan, "jai giroa eta aldarrikapenak uztartuz". 19:30ean laburmetraia proiektatuko dute bertan. Ordu erdi beranduago, berriz, manifestazioa izango da. Horren amaieran, manifestua irakurri eta dantza garaikide erakustaldia, Getxoko dantza eskolaren eskutik, eta bertsolariak egongo dira ondoren. Argazkian, Bilgune Feminista eta Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxako Koordinadorak deituta, Arriluzeko kaiatik txalupan abiatu ziren Ibaizabal gora, Uribe Kostako 35 bat emakume, maiatzaren 24an, Emakumeen Mundu Martxa hastearekin batera /
Gaztesarea.net.