Etxean egindako bi lehergailurekin eraso dituzte Plentziako bi banku

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 8a, 14:15

Bi lehergailuk eztanda egin zuten bart Plentziako bi bankutan. Etxean egindako lehergailuak ziren eta gauerdirako 25 minutu falta zirenean egin zuten eztanda. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, kalteak izan dira, baina ez du inork minik hartu. Erribera kalean dauden BBKren eta La Caixaren bi bulegoetan izan ziren leherketak. Lehenengoak jaso du kalterik handiena, kutxazain automatikoa kiskalita geratu delako. Eztanda oso handia izan denez, BBKren sukurtsala dagoen eraikinean bizi diren auzokoak etxebizitzetatik atera dira, polizia iturriek aditzera emandakoaren arabera. La Caixako bulegoak, ostera, kalte txikiak izan ditu. Argazkia: Indymedia Euskal Herria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun