Getxo Antzokia birmoldatzeko onartutako finantziazioa eskatu du Madrilen EAJk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 8a, 19:51

Gaur goizean, Espainiako Senatuan egin den Gobernuaren kontrol saioan, Algortako Getxo Antzokiaren birmoldaketa proiektuari buruz galdetu dio Carmen Calvo Kultura ministroari Javier Maqueda EAJko senatariak, jeltzaleen webguneak berak jakinarazi duenez. Lan horien finantzaketa 2005eko abenduan onartu ziren Estatuko Aurrekontu Orokorren lege proiektuan agertzen zela gogoratu dio Calvori Maquedak, aipatu iturriak gaineratu duenez. "Kontu horietan onartutakoaren arabera, 2006an Getxoko Udalak 1.500.000 euro jaso behar zuela adostu zuten; eta hurrengo bi urteetan 3 milioi euro", azaldu dute.

Gaiaren inguruko berriak:

Bi kulturgune berri egitea aztertzen ari da Getxoko Udala (2006 Ots 01)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun