Gaur eman daiteke izena Gorlizko Talde Independenteak antolatutako eski asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 8a, 20:15
Gorlizko Talde Independenteak datorren martxoaren 31 eta apirilaren 1 eta 2ko astebururako Aragoiko Formigal herrirako bidaia eta egonaldia prestatu du. Talde soziopolitikoak jakinarazi duenez Gorlizen erroldatutako adin nagusiko guztiek daukate aukera parte hartzeko eskiatzeko irteera horretan. Horretarako gaur eman behar dute izena 19:00ak eta 20:00ak bitartean Gorlizko Talde Independentearen bulegoan (Talaia bidea 1, behea). Bidaia 129 euro kostatzen du baina bidaiariek 99 baino ez dute ordaindu behar izango GTIk berak beste guztia bere gain hatuko baitu. Prezioaren barruan autobus bidaia, ostatua, larunbatean eta igandean eskiatzeko forfaitak eta aseguruak, eta larunbateko gosaria eta afaria zein igandeko gosaria.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun