Etzi da Euskarazko Hedabideen Topaketa-Mintegian izena emateko azken eguna

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 8a, 20:19
Euskarazko Hedabideen Topaketa-Mintegian izena emateko epea etzi, martxoaren 10ean, amaituko da. Internet bidez joseinazio.basterretxea@ehu.es helbidera mezu bat bidaltzea nahikoa litzateke, zenbat lagun etorriko zareten eta zein eztabaida-taldetan (idatzizko prentsa, telebista, irratia ala sare digitala) parte hartu gura duzuen. Mintegiak hedabideok elkar ezagutu eta gure egoeraren diagnosia egitea ditu helburu eta, dakizuenez, Eibarren (UEUko Markeskoa egoitzan) egingo dugu, martxoaren 25ean. Egun erdiko saioa izango da (goizez baino ez) eta doakoa. Aurkezpena eta eguneko egitarua atxikirik dituzue.
Ikusi Euskarazko Hedabideen Topaketa-Mintegiaren nondik-norakoak eta egitaraua (pdf formatuan) hemen klik eginez.

Topagunea
http://www.topagunea.org
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun