Guztira 234 metro koadroko tokia du konponduko duten egoitzak eta han gizarte langileentzat lau bulego, gizarte-hezkuntza alorrean lan egiten duten tutoreentzako bi gela, sarrera eta gainontzeko administrazio zerbitzuetarako tokia ere jarriko dute. Bertan, orain arte, bolondresen elkarte batzuk zeuden eta hemendik aurrera beste udal egoitza batera eramango dituzte; orain arte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Berritzegunea zegoen tokira alegia, horixe duela gutxi Leioara eraman baitute.
Getxoko Gobernu Batzarrak Itzubaltzeta / Erromoko Gobelaurre kalean kokatutako udal egoitza zaharberritzeko egitasmoa onartu berri du, aurrerantzean han Gizarte Zebitzuetako bulego bat jartzeko. Gaur egun, zerbitzu hori Nagusien Etxean ematen dute, baina tokia zaharberritu ondoren aipatutako bulegoan jarriko dute, udal arduradunek zehaztu dutenez. Egitasmoaren aurrekontua ia 60.000 eurotakoa izango da. Iñaki Zarraoa alkateak gaur goizeko prentsaurrekoan adierazitakoaren arabera, "