UKBERRI.NETeko langileek gaurko grebarekin bat egiten dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 9a, 11:56

Egunkari digital honetan lan egiten duten langileek astearte arratsaldean komunikatu zioten argitaratzailea den UKBERRI Uribe Kostako Komunikabide Euskaldunak elkartearen zuendaritzari gaur, martxoak 9, LAB sindikatuak eta hainbat eragile soziopolitikoek deitutako grebarekin bat egiten dutela. Beharginen arabera, "azken egunotan inoiz baino argiago gelditu da euskal presoei eta beren familiei zein lagunei jarritako gain-zigorra heriotz-zigorraren antz handi xamar duela eta Espainiako Gobernuak era makabroan aipatutako egoera erabiltzen duela balizko negoziazio batzuetan atarramendu politiko handiago ateratzeko". Horregatik, UKBERRI.NETeko kazetariek ostegun honetan ez dute normaltasunez lan egingo eta soilik emango dute greba orokorrari buruzko informazioa. Gure irakurleek ulertuko dutelakoan gaude. UKBERRI.NET

Gaiaren inguruko berriak:

Martxoaren 9an Uribe Kosta ere kalera!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun