Eskoletara joan ez eta greba deialdira atxikitzea erabaki duten ikasleek langile eta hainbat merkatariekin bat egin dute Itzubaltzeta / Erromon zehar dendarik denda joan eta mobilizazioen berri emateko. Bertan 11:00etatik 13:00etara zegoen deituta lanuztea. Ezker abertzaleko iturriek adierazi dutenez, "ugariak izan dira grebarekin bat egin duten dendari eta ostalariak eta ez da inolako liskarrik egon". Hala ere, goizean "kaletik ibiltzen" zihoazen lau neska-mutil ertzainek identifikatuak izan direla salatu dute.
Gaiaren inguruko berriak:
UKBERRI.NETeko langileek gaurko grebarekin bat egiten dute (2006 Mar 09)
Martxoaren 9an Uribe Kosta ere kalera! (2006 Mar 07)