Leioako campusean nabarmena izan da grebaren eragina

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 9a, 14:44

Gaur Euskal Herri osoan deituta dagoen dispertsioaren kontrako grebak eragina nabaria izan du Leioako campusean ere, Gaztesarea komunikabide digitalak jakinarazi duenez. Gaztesarearen arabera, goizean goiz Leioako campuseko hiru sarrerak itxi dituzte. Batean barrikada jarriz, beste bat kateekin itxi dute eta sarrera nagusian irakasle, langile eta ikasleek bide mozketa egin dute, errepidea ere moztuta zegoela ezezagunek botatako olioa dela eta. Gauzak horrela, tentsio uneak bizi dira Ertzaintzako bi furgoneta agertu direnean. Goiz osoan zehar informazio piketeak izan dira unibertsitateko ikasgeletatik eta komertzioetatik. Kafetegiak, dendek eta gainontzeko areto gehienek ateak itxi dituzte. Eguerdian, berriz, Ostalaritza eskolan ere bat egin dute mobilizazio egunarekin. "Deia" egunkariaren arabera, unibertsitatean normalean baino askoz ikasle gutxiago egon dira.

Gaiaren inguruko berriak:

Uribe Kostako ehunaka lagunek salatu du dispertsioa Algortan (2006 Mar 09)

Gaurko grebari begira hainbat debeku ezarriko dituela iragarri du Herrizaingo Sailak (2006 Mar 09)

Romo-Artatzako ikasleei "greba egiteko aukerarik ez" die eman Zuzendaritzak (2006 Mar 09)

UKBERRI.NETeko langileek gaurko grebarekin bat egiten dute (2006 Mar 09)

Martxoaren 9an Uribe Kosta ere kalera! (2006 Mar 07)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun