Uribe Kostan grebak izandako parte-hartzea "positibotzat" jo du LABek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 9a, 15:07

Eskumaldeko LABek jainarazi duenez, Uribe Kostan dispertsioaren aurkako grebak lortu duen atxikimendua gora-behera handikoa izan da, zonaldearen arabera, baina orokorrean sindikatu abertzaleak "positibotzat" jo du Uribe Kostako langileriaren erantzuna. Fernando Sainz LABeko Eskumaldearen arduradunaren ustean "helburuak lortu ditugu" eta denetarikoa ikusi ahal izan da: Algortako herriguneko komertzioen %90eko itxiera kopurutik industrialdeetan izan den gora -beheretara. Eskualdearen inguruko datu zehatzik ezean, behin-behineko datu batzuk eskaini ditu LABek: Getxoko Aixerrota institutuan greba deialdia erabateko erantzuna izan duela edo Algortan buruturiko manifestazioan 800 pertsona kaleratu direla. Bestalde, Eskumaldeko LABek salatu du Mungialdean "piketeak jazarriz eta langileak identifikatuz" Ertzaintzak izandako jarrera, Argazkian, Algortako posta bulegoa.

Gaiaren inguruko berriak:

Leioako campusean nabarmena izan da grebaren eragina (2006 Mar 09)

Uribe Kostako ehunaka lagunek salatu du dispertsioa Algortan (2006 Mar 09)

Gaurko grebari begira hainbat debeku ezarriko dituela iragarri du Herrizaingo Sailak (2006 Mar 09)

Romo-Artatzako ikasleei "greba egiteko aukerarik ez" die eman Zuzendaritzak (2006 Mar 09)

UKBERRI.NETeko langileek gaurko grebarekin bat egiten dute (2006 Mar 09)

Martxoaren 9an Uribe Kosta ere kalera! (2006 Mar 07)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun