Grebak "ETAren babesa" jaso duela dio Eusko Jaurlaritzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 9a, 15:25

Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak emandako datuen arabera, "hezkuntza publikoan %3 eta %4 artekoa, osasungintzan %0,5ekoa eta gainontzeko funtzionarien artean %1ekoa" da grebak izandako babesa. "Jarraipenaren datuak kontutan izanda, argi dago LABek eta Batasuna inguruko jendeak baino ez duela greba egin. Argiago esanda, ETAren babesa baino ez dute jaso", aipatu du Azkaratek. Horrekin batera, gaurko atentatuak gaitzestearekin batera adierazi duenez, "Batasuneko buru banintz, ez nintzateke pozik egongo denboran egon den kointzidentzia horrekin". Lakuako bozeramailearen ustez, "ETAk borroka eguna saboteatu dio" ezker abertzaleari. "Trenbideak eta errepideak itxi eta merkatari eta ostalariak mehatxatu dituztenak" ere kritikatu ditu Azkaratek.

Bestalde, lasaitasunerako deia egin du, Batasuneko inguruari "erantzunkizunez" jokatzeko eskatuz, "sortu diren esperantzak zapuztu ez eta herritarren nahia errespeta dezaten, gehienek grebaren alde egon ez arren". Halaber, "esperantza mezua" helarazi nahi izan dio jendarteari Eusko Jaurlaritzak eta "elkarlanean aritzeko" deitu ditu alderdi politikoak.

Gaiaren inguruko berriak:

Uribe Kostan grebak izandako parte-hartzea positibotzat jo du LABek (2006 Mar 09)

Leioako campusean nabarmena izan da grebaren eragina (2006 Mar 09)

Uribe Kostako ehunaka lagunek salatu du dispertsioa Algortan (2006 Mar 09)

Gaurko grebari begira hainbat debeku ezarriko dituela iragarri du Herrizaingo Sailak (2006 Mar 09)

Romo-Artatzako ikasleei "greba egiteko aukerarik ez" die eman Zuzendaritzak (2006 Mar 09)

UKBERRI.NETeko langileek gaurko grebarekin bat egiten dute (2006 Mar 09)

Martxoaren 9an Uribe Kosta ere kalera! (2006 Mar 07)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun