Enpresaburuen arabera "grebak apenas izan du jarraipenik" Bizkaian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko martxoaren 9a

Miguel Lazpiur (aragazkian) Confebaskeko presidenteak esan duenez, "inguruko enpresetan beti bezala ari dira lanean, arazo barik". Komunikabideen bitartez jaso duten istiluren bat izan den arren, "Gipuzkoako enpresetan eta EAEko gehienetan langileak ohi bezala" jardun dutela esan du Lazpiurrek. Adegi eta Cebek Bizkaiko eta Gipuzkoako patronalen arabera ere "grebak apenas izan du jarraipenik" bi lurralde horietan. Industria, eraikuntza eta zerbitzu sektoreetako langileak "egunero bezala" lanean aritu direla esan du Adegik. "Dendetan, berriz, zerbait gehiago" nabaritu dela esan du Gipuzkoako patronalak, baina "piketeen ondorioz" izan dela nabarmendu du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun