Algortako piketeetan zebiltzan bost gazte identifikatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko martxoaren 9a

Algortan greba eta mobilizazio eguna jarraipen handia izan duela berretsi du Gaztesarea komunikabideak: "Algortako komertzio gehienak itxi egin dute pikete informatiboak pasatu eta gero". Gazte atariak salatu du goiz guztian zehar ertzainen 4 furgoneta eta Guardia Zibilaren bi patrol bueltaka ibili direla eta pikete informatiboko bost gazte identifikatu dituztela. Hezkuntza zentroei dagokionez, Aixerrota institutua itxita egon da, eta Fadura institutuan kontzentrazioa burutu dute. Eguerdiko 12:00etan eskualdeko manifestazioa egin da Algortan eta LABek 800 pertsona egon direla esan du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun