Espainiako Armadako 15 tankek Errontegiko zubia igaro dutela salatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko martxoaren 9a

Indymedia Euskal Herria webgunera "15 tanke Txorierriko autobiatik" titularpean bidalitako mezu batean Espainiako Armadako tanke eta auto-ilara luze batek Errontegiko zubia igaro duela salatu dute. Ezizenez sinaturiko mezuak hitzez hitz, honako hau zioen: "15 tanke Txorierriko autobiatik. Militarrik ez, eskerrik asko. Gaur, martxoak 9, greba orokorra deituta dagoen egunean, eguerdiko ordubatak jo eta gutxira, tankez eta auto militarrez osatutako Espainiako Armadako konboi erraldoiak Errontegiko zubia igaro du Txorierriko korridoretik Donostiarako norabidean. Euri gogorra izanda ere, tankeen gainean hainbat militar zihoan, kaskoa, fusila edo dena delakoarekin, gorputza erakutsiz. Agian, desinformatuta nabil. Bistakoa denaz aparte, badago hemendik gerraren bat? Ala misio humanitarioan Lezamarantz zihoazen, jaitsiera ekiditzeko azken aukera bezala?". Argazkian, Espainiako Armadako bi tanke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun