Segurtasun neurri handiak izan dira Artea merkatalguneko protestan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko martxoaren 9a

Prosegur enpresako 15 zinpeko zaindari inguruan zituztela manifestatu dira, Leioako Artea merkatalgunean, 70 lagun inguru, gaur arratsalderako LAB sindikatuak egindako deialdiarekin bat eginez. Ertzaintzaren brigada mugikorreko pare bat furgoneta eta hainbat patruila-auto ere bazeuden kanpoaldean. Hala ere, arazorik gabe egin ahal izan dute protesta Eroski supermerkatu, Arteako bulego, zinema, aisialdi gune (tabernak, jatetxeak...) eta Aki altzari dendan barrena. Saltokietara sartzen ere utzi diete, beti ere zaindariak alboan zituztela. 19:00ak inguruan amaitu den manifestazioan sakabanaketaren aurkako eta euskal presoak Euskal Herriratzearen aldeko oihuak entzun ahal izan dira. Bestalde, Leioa herrigunean hiru lagun identifikatu dituzte goizean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun