Gaurko greba eta mobizazio egunak "prozesu demokratikorako" baldintzak sortzen lagundu duela dio Otegik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko martxoaren 9a

Euskal presoen sakabanaketaren aurkako lanuzte, mobilizazio eta greba egunari erantzuten milaka pertsona kaleratu dira gaur Uribe Kostan eta Euskal Herri osoan. Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaileak nabarmendu du langileriaren eta gizartearen baitan deialdiak jaso duen atxikimendu handia. Era berean, Batasuneko bozeramaileak gaineratu du gaurko ekintzek "prozesu demokratikoa" abian jartzeko baldintzak sortzeko balio izango dutela: "Egunen batean argi dago prozesu demokratiko hori martxan jartzen bada, eskerrak eman beharko diegula erresistentzian aritu diren guztiei, kartzelan dauden kideei, eta gaur greba eta mobilizazioekin bat egiten duten guzti horiei. Izan ere, beraiek beren borroka eta konpromisoarekin baldintza berriak sortzea lortzen ari dira", azpimarratu du Otegik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun