Gora behera handiak izan ditu grebak Uribe Kostan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 9a, 21:18

LAB sindikatuak emandako lanuzte deialdiaren eraginaren datuen arabera, Uribe Kosta eskualdean, hiru ikastolek egin dute egun osoko greba: Sopelako Ander Deuna, Leioako Betiko eta Algortako San Nikolas, hain zuzen ere. Irakaskuntza arloan jarraituz, lehen aipatu bezala, Getxoko Aixerrota institutua itxita egon da eta Itzubaltzeta / Erromoko Romo-Artatzan (Getxo IV) ezin izan dira eskolak normaltasunez eman. Enpresa eta udalei dagokienez, normaltasuna izan da nagusi eskualdean, langile erakunde abertzalearen datuei begiratuta. Merkataritzaritzan, gora behera handiak izan dira herri eta zonaldeei erreparatuz. Esate baterako, Getxo udalerrian, ia erabatekoa izan da lanuztea Itzubaltzeta / Erromon, %90ekoa Algortako erdigunean soilik eta ia nabariezina Areetan. Azkenik, garraioetan ez da arazorik egon.

"Jarraipenaren datuak kontutan izanda, argi dago LABek eta Batasuna inguruko jendeak baino ez duela greba egin. Argiago esanda, ETAren babesa baino ez dute jaso", aipatu du Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak goizeko agerraldian. Uribe Kosta eskualdean nabarmendu ahal izan denez, Lakuako hirukoa osatzen duten alderdien (EAJ, EA eta EB-Berdeak) hainbat egoitza ere itxita egon dira; Algortako alkartetxea –argazkian– eta batzokia tartean.

Gaiaren inguruko berriak:

Greba eta mobilizazio eguna hainbat ekimenekin hasi da (Gaztesarea, 2006 Mar 09)

Hiru lagun atxilotu dituzte sakabanaketaren aurkako greba eta mobilizazio deialdiarekin lotuta (Berria, 2006 Mar 09)

Hainbat atxilotu izan dira dispertsioaren aurkako protesten egunean (Eitb24.com, 2006 Mar 09)

Gaurko greba eta mobizazio egunak "prozesu demokratikorako" baldintzak sortzen lagundu duela dio Otegik (2006 Mar 09)

Segurtasun neurri handiak izan dira Artea merkatalguneko protestan (2006 Mar 09)

Espainiako Armadako 15 tankek Errontegiko zubia igaro dutela salatu dute (2006 Mar 09)

Algortako piketeetan zebiltzan bost gazte identifikatu dituzte (2006 Mar 09)

Enpresaburuen arabera "grebak apenas izan du jarraipenik" Bizkaian (2006 Mar 09)

Grebak "ETAren babesa" jaso duela dio Eusko Jaurlaritzak (2006 Mar 09)

Uribe Kostan grebak izandako parte-hartzea positibotzat jo du LABek (2006 Mar 09)

Leioako campusean nabarmena izan da grebaren eragina (2006 Mar 09)

Uribe Kostako ehunaka lagunek salatu du dispertsioa Algortan (2006 Mar 09)

Gaurko grebari begira hainbat debeku ezarriko dituela iragarri du Herrizaingo Sailak (2006 Mar 09)

Romo-Artatzako ikasleei "greba egiteko aukerarik ez" die eman Zuzendaritzak (2006 Mar 09)

UKBERRI.NETeko langileek gaurko grebarekin bat egiten dute (2006 Mar 09)

Martxoaren 9an Uribe Kosta ere kalera! (2006 Mar 07)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun