Larunbatean Portugaleten egingo den dispertsioaren aurkako manifestaziorako deia eginez amaiera eman diote Algortan grebari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko martxoaren 9a

Zeharo hutsik egon diren Algortako kaleak zeharkatu dituzte dispertsioaren aurkako manifestazioan parte hartu duten 180 bat lagunek. Martxa iluntzeko 20:00etan abiatu da Igor Angulo eta Roberto Sainz gogoratzen zituzten oihuen artean. Manifestazioan zehar etengabeak izan dira sakabanaketaren aurka eta amnistiaren aldeko leloak. Era berean, martxa bere amaierara heldu denean etzi, larunbata, 17:30ean Portugaleteko hilerria eta Santurtzi bitartean Etxerat elkarteak deitu duen “Dispertsiorik ez, Euskal presoak Euskal Herrira, orain eta bizirik!” lelopeko nazio manifestazioan parte hartzeko deialdia gogoratu dute. Bestalde, grebalariek komunikabide honi jakinarazi diotenez, Algortako herrigunean eta Itzubaltzeta / Erromon bezala Sopelan merkataritza eta ostalaritzan grebaren jarraipena "erabatekoa" izan da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun