Getxo udalerriko ertzain-etxeko agenteek 16 eta 17 urteko adin txikiko lagun bi atxilotu dituzte gaur goizaldean Sopelan gozoki-denda batean lapurreta egitea leporatuta. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak adierazitakoaren arabera, "patruila-auto batek ikusi ditu gazteak, denda horretako erakusleihoa apurtu ondoren, gozoki-kaxa batzuk lapurtzen ari zirela". Beharrezko izapide polizialak burutu ostean, aske utzi dituzte adin txikikoak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!