Metroak atzeratuta ibili dira gaur goizean, bederatzietatik hamarretara bitartean, gutxi gorabehera. Atzerapenak San Inazioko geltokiko orratzaren motorea apurtu delako izan dira, Metro Bilbao konpainiak prentsa-ohar bidez jakinarazi duenez. "Orratzarekin trenak Sestaora (2. linea) ala Plentziara (1. linea) bideratzen dira", azaldu dutenez. Matxura 8:45ean gertatu da. Aginte Toki Nagusiak, orduan, larrialdien protokoloa abiarazi du. Arazoa gertatu eta ordu betera, talde espezializatu batek konpontzea lortu du eta zerbitzuari berrekin zaio, sistema guztiak funtzionatzen ari zirela eta, hartara, metroaren ohiko zerbitzua 9:45ean normal zebilen jada.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!