"Bai eskolak euskalduntzeari!" ekimena aurkeztuko dute bihar Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 10a, 14:09

"Bai eskolak euskalduntzeari! ekimenaren aurkezpena egingo dute larunbat honetan, martxoak 11, Leioan. Ekimen honen bidez Euskal Herri osoan sinadurak ari dira biltzen "euskararen ofizialtasuna aitortu eta gauzatzeko, egun euskalduntzea bermatzen ez duten hizkuntza ereduen politikak gainditu eta berriak definitzeko prozesuak irekiz, beharrezkoa den aldaketa oso baten bidean urrats gisa aldarrikatzeko", ekimeneko kideek adierazi dutenez. Leioan ere herriko hainbat eragile batu dira horren aldeko lana burutzeko: Betiko ikastola, AEK, Leioako Udal Euskaltegiko irakasleak, EHE, Berbalamiñe euskara taldea eta Ikasle Abertzaleak, besteak beste. Aipatu ekitaldia 12:00etatik aurrera izango da, Boulevardean dagoen monolitoren aurrean. Bertan, kanpainaren helburuak eta Leioan burutuko diren ekintzak azalduko dira.

Era berean, hainbat eta hainbat herritarrek agertu diote kanpainari babesa: Koldo Tellitu (Betiko ikastolako eta Ikastolen Elkarteko-Partaideko lehendakaria), Begoña Galdeano (Betiko ikastolako zuzendaria), Juan Ignacio Perez Iglesias (EHUko errektorea), Peio Salaburu ((EHUko errektore ohia eta Euskaltzaindiko kidea), Aitzol de Castro (Algortako Bertsolari Eskolako kidea eta udal langilea), Iratxe Marta (Leioako Lamia AEK euskaltegiko zuzendaria), Alfonso Diez (aktorea), Aritz Bregel (UK aldizkariko kazetaria eta irakaslea), Ainhoa Correa (institutuko irakaslea), Jose Luis Urain (Leioako Udal Euskaltegiko zuzendaria), Saioa Eguskizaga (Maia emakumeen futbito taldeko kidea), Jaione Atxaga (Berbalamiñe euskara taldekoa), Itziar Sinde (Udal Euskaltegiko zuzendari ohia, LABeko delegatua), Amaia Sierra (Udal langilea eta LABeko delegatua), Arantzi Sarasola (EHEko eta Berbalamiñeko kidea), Ramon Uribe (dendaria, Leioako Dendarien Elkarteko kidea), Amaia Sierra (Leioako Udaleko langilea, LABeko delegatua), Arrate Illaro (bertsolari gaztea), Eider Elkoroarestizabal (Leioa Saski Baloi taldekoa), Asier Fullaondo (EHUko irakaslea), Naia del Moral (Lamiako Maskaradako kidea), Gabi Elkoro-Arestizabal (Betiko ikastolako batzarkidea), Iñigo Bilbao (Lamiakoko auzokidea), Josu Esnaola (Leioako Udaleko euskara teknikari ohia eta euskara irakaslea)...
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun