Aurten, berriz, lehiaketa marrazki eta margolanetara mugatuko da. Gouache, akuarela, teknika mistoak, akrilikoa, ikatz-marrazketa, eta beste teknika batzuk erabili ahal izango dira. Horretaz gain, aurten berritasun bezala, Gazteria Zerbitzuak aditu talde batek zuzendutako tailerrak eskainiko ditu lanak egiteko. Hautatutako lanak egilearen izenarekin eta telefonoa edo posta elektronikoarekin batera argitaratuko dira.
Deialdiaren baldintzak
Getxon bizi diren 12 eta 30 urte bitarteko gazteek har dezakete parte. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu eta era berean pertsona bakoitzeko bi lan aukeratu ahal izango dira. Guztira, gehienez, 50 lan aukeratuko dira.
Gaia askea izango da, baldin eta indarkeriarik gabeko irudiak, eduki sexistarik, arrazistarik, xenofoborik edo mota orotako bazterkeriarik gabeak badira.
Lanak 2006ko apirilaren 3tik maiatzaren 2ra bitartean entregatuko dira Algortako Gazte Informazio Bulegoan, Tangora etxean, (Algortako Etorbidea, 98). Aipatu bulegoaren ordutegia honako hau da: astelehenetik ostiralera 11:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:00etara. Ondoren, aukeratzen den lan bakoitzeko 20 euro emango dira.
Lehiaketaren oinarriak honako tokietan irakur daitezke: udal web gunean (www.getxo.net), Gazte Informazio Bulegoan, Udaletxean eta Getxoko, Itzubaltzeta / Erromoko eta Algortako Herritarren Arretarako Bulegoetan. Era berean, argibideak eska daitezke 944 910 114 telefonoan, gaztebulegoa@getxo.net posta elektronikoan edota SMS mezua bidaliz 667 600 740 telefono zenbakira.
Lanak egiten laguntzeko tailerrak
Udal Gazteria Zerbitzuak lehiaketa honetan parte hartu nahi duten guztiei bi tailer eskainiko dizkie era guztietako lanak egin ahal izateko. Honetarako Hobby & Art taldearen laguntza profesionala izango da.
12 urtetik 17 urtera bitarteko gazteek tailerretan martxoaren 20an eta 27an eta apirilaren 3an eta 10ean, 18:30etik 20:00etara hartu ahal izango dute parte. Euskaraz edota gazteleraz izango dira. 5 euro ordaindu beharko dituzte Hobby & Art Estudioan, Anboto kaleko 2 zenbakian (sarrera Aingeruaren etorbidetik).
18 urtetik 30 urtera bitarteko gazteek toki berean beste tailer batean parte hartzeko aukera izango dute, baina apirilaren 5, 12, 19 eta 26an 20:00etatik 21:30era. Gazte interesatuek Gazteentzako Informazio Bulegoan eman dezakete izena.