"Etxearen jabe legalarena, zeinek 10 urte baino gehiago etxea erabili gabe izan ostean ez zuen zalantzarik eduki Mentxakabarriko gazteon aurkako salaketa jartzeko orduan.
Getxoko PP alderdiko Marisa Arrue zinegotziak ere, ohi bezala, ez zuen kulebroi honetatik kanpo geratu nahi eta, beste salaketa bat sartu genuen sakura.
Eta beldurrezko filma honekin jarraitzeko, Getxoko Udalak eta bere kapitaina den Iñaki Zarraoak bere papera eskatu zuen filman eta, horretarako, jadanik gutxi ez baziren ere, beste salaketa bat Mentxakabarriko gazteentzat...
Mehatxuak, borra-kolpeak eta harrokeria
Aste honetako martitzenean beldurrezko filma honen amaiera ikusi genuen. Goizeko 8etan, PNVren txakur armatuak Mentxakabarrin bertaratu ziren eta gaztetxearen hustuketari ekin zioten. Horrekin batera, mehatxuak, borra-kolpeak, harrokeria eta teilatuan zegoen gaztea komisaldegira eraman zuten.
Gaur, hiru egun pasa direnean, Algortako gazteok berriro ere kale gorrian gaude, hiru salaketari aurre egin behar izango diegu eta hainbeste ilusio jarrita geneukan Mentxakabarri gaztetxea desalojatuta...
Eta hemendik aurrera zer?
Bada hemendik aurrera berdin jarraituko dugu. Antolatzen jarraituko dugu. Gaztetxea lortuko dugu Algortan, gaurko sistema kapitalistaren kontra borrokatzen jarraituko dugu eta gazteok autogestioaz bizitzeko gai garela erakutsiko dugu.
Horregatik, gazte asanbladan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu hemen bildu zareten guztioi; antolakuntza baita gure ametsak eta proiektuak egi bihurtzeko bide bakarra.
Geurea dena defenda dezagun!
Beharrezkoa delako... gaztetxea orain!
Gora gazte mugimendua!".
Algortako Gazte Asanblada
Gaiaren inguruko berriak:
Okupatzeko bideak irekita jarraitzen duela erakutsi dute Mentxakabarriko gazteek (2006 Mar 10)
Mentxakabarri hustearen "legezkotasuna" defendatu du Zarraoak (2006 Mar 10)
Mentxakabarri hustu izanaz "poztu" eta beste "hiru etxe okupatu desalojatzea" eskatu du Getxoko PPk (2006 Mar 10)
Mentxakabarri hustu izana salatuko dute iluntzean (2006 Mar 10)
Mentxakabarri hustu izana salatu du Bilboko Okupazio Mugimenduak (2006 Mar 08)
Ehunaka gazte atera dira kalera Mentxakabarriren hustea salatzeko (2006 Mar 07)
Ekitaldi guztiak bertan behera utzi eta Algortako manifestaldira deitu du Itzubaltzeta gaztetxeak (2006 Mar 07)
Drogari buruzko informazioa eskainiko dute Itzubaltzeta gaztetxeak eta Leioako Gazte Bulegoak (2006 Mar 07)
Mentxakabarri gaztetxeko sei lagunen kontrako akusazioak airean dira abokatuaren arabera (2006 Mar 07)
Mentxakabarrin atxilotutako gaztea askatu dute eta desobedientzia larria eta erresistentzia leporatu diote (2006 Mar 07)
Telletxen eta udaletxean egingo dituzte protestak Mentxakabarriko gazteek (2006 Mar 07)
Ertzain-etxera eraman dute Mentxakabarriko teilatuan zegoen gaztea (2006 Mar 07)
Anoraka eta sakeleko telefonoa eraman diote Mentxakabarriko teilatuko mutilari (2006 Mar 07)
Mentxakabarri gaztetxea husten ari dira (2006 Mar 07)
Mentxakabarri gaztetxea defendatzeko konpromisoa berretsi du Algortako gazteriak (2006 Mar 06)
Mentxakabarri husteko izapideekin aurrera doa Getxoko Epaitegia (2006 Mar 03)
Desalojo arriskuaren aurrean, gune autogestionatua nahi dutela berretsi dute Mentxakabarriko gazteek (2006 Mar 03)
Mentxakabarri gaztetxea husteko agindurik ez duela esan du Ertzaintzak (2006 Mar 02)
Desalojoaren kontrako errekurtsoa aurkeztu du Mentxakabarriko gazteen abokatuak (2006 Mar 02)
Joan egin diren arren, ertzainak aginduarekin itzuliko diren zain daude Mentxakabarrin (2006 Mar 02)
Mentxakabarri gaztetxea desalojatzen ari dira (2006 Mar 02)