Galder Bilbao preso algortarra Sototik Curtisera aldatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 13a, 17:39

Galder Bilbao "Txapi" Algortako presoa Gaztelako Soto del Realeko espetxetik Galiziako Curtis presondegira eraman zuten pasa den asteazkenean, martxoak 8, Etengabe.org Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduko bitakorak jakinarazi duenez. Curtisen, lehenengo mailako erregimena aplikatu diote Bilbaori eta berak senideei telefonoz esan dienez, astean bi karta soilik idatzi ahal izango du hemendik aurrera, baina jendeari gutunak idazten jarraitzeko eskatzeko esan die. Etengabek salatu duenez, "askotan aipatzen da prebentibo direnak Madril inguruan edukitzen dituztela, epaitegietatik gertu, baina beste kasu askotan bezala, Txapi ere prebentibo izan arren Galiziara hurrundu eta gainera 1. gradoko bizimodua aplikatu diote, besterik gabe". Pasa den astera arte, Patxi Markes Berangoko presoa zegoen Curtisen, baina Almeriara aldatu zuten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun