Menpekotasuna pairatzen dutenen beharrak ikertzeko eskatu du Getxoko PSE-EEk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 13a, 18:42

Getxoko udalerrian menpekotasun egoeran daudenen beharrak ezagutzeko ikerketa bat egin dadin eskatu du Getxoko PSE-EEk. Proposamen hori martxoko Udal Batzarrerako mozio gisa aurkeztu dute. UKDigitala komunikabideak zabaldu duenez, Getxoko PSE-EEko bozeramailea den Luis Almansak adierazi du bere alderdiak egun Espainian eztabaidatzen ari den Menpekotasun Legearen harira egin duela eskaria. Zinegotziaren aburuz, “menpekotasun egoeran dauden pertsonen beharrei erantzutea lehen mailako arazoa zein politika publikoen erronka bilakatu da". Espainiako Estatuko datuak aipatuz, Almansak nabarmendu du pertsona edadetuez eta gaixoez arduratzen direnak emakumezkoak direla kasu gehienetan: %80tik gora.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun