Kubara bidaltzeko liburuak jasotzen ari dira Erandioko liburutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 13a, 21:31

Gaztelaniaz idatzitako era guztietako liburuak biltzen ari dira Erandioko liburutegietan Kubara bidaltzeko, Euskadi-Kuba elkarteak luzatutako deiarekin bat eginez. Kanpaina honetan lagundu nahi dutenek martxoaren 17ra arteko epea daukate egoera onean dauden liburuak emateko. Bibliobus edo liburutegi ibiltari modura funtzionatuko duen autobusa hornitzea da kanpainaren helburua. Sierra Maestrako komunitateetan ibiliko da autobusa, "halako leku apartatuan bizi diren alfabetatuei irakurtzeko aukera helarazteko", udal iturriek azaldu dutenez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun