Eguneko zentro berria du Erandiok

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 13a, 21:38

Otsailaren 24an inauguratu zuten Erandion eguneko zentro berria eta bertan hirugarren adineko 20 pertsonari "arreta fisiko, soziala eta bereizia eskaintzeko lekua dago", udal iturriek jakinarazi dutenez. Erandio Goikoako San Jose egoitzan dago eta instalazioek 150 metro koadroko azalera hartzen dute. 60 urtetik gorako pertsonentzako, honela daude osatuta: besaulki eta aulkiz hornitutako areto handi bat, mikrouhin-labea duen sukalde txiki bat, kontsultategi medikua eta ezintasun fisikoak dituztenentzat egokitutako bi bainugela. Argazkia: Mikel Arieta-Araunabeña alkatea –eskuinean– ere egon zen inaugurazio ekitaldian.

Adinekoek 9:00etatik 18:00etara erabil dezakete zentroa eta bertan hainbat pertsonaren laguntza izango dute: medikua, erizaintzako laguntzaile bi eta zerbitzuetako langileak. Gainera garraio zerbitzua ere izango dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun