Arrantza-ontzia jarri dute Gorlizko Tribiñu bideko apaingarri

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 13a, 21:53

Gorlizko Udalak arrantza-ontzi bat jarri du apaingarri gisa Tribiñu kaleko biribilgunean. Ontziak Gure Ana Mari du izena eta, Javier Garrido Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak azaldutakoaren arabera, "Alejandro eta Rafael Madariaga herriko marinelek udalari laga diote, inolako kosturik gabe, berria eraikiko dutelako". Itsasontzia Armintzako Santo Tomas kofradiarena da eta Olazidegi ontzioletan egin zuten 1989an. Kroskoa poliester-zuntzezkoa dauka eta ainguralekuak altzairu herdoilgaitzezkoak dira. Gainera, bizkarrean 2,5 tona arrainerako edukiera du eta 9 metroko luzeera eta 3 metroko zabalera. Lekeitiotik Santoñara ibili da eta "20 milia sartu da itsasoan barrena, besteak beste lupiak, hegaluzea, berdela eta itsas aingirak harrapatzeko".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun