Gorlizko nagusien etxeko taberna alokatzeko lehiaketa deitu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 13a, 22:06

Gorlizko Udalak udalerri horretako nagusien etxeko (argazkian) taberna zeini alokairuan eman erabakitzeko lehiaketa publikoa deitzea erabaki du, "herrian ohiko taberna izanik", udal iturriek jakinarazi dutenez. Egitasmo honetan interesatuta daudenek, Udal Idazkaritzan baldintzen plegua har dezakete 9:00etatik 13:00etako ordutegian, eta eskaintzak aurkezteko epea martxoaren 24a bukatuko da, ordu batetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun