Los Moñas mungiarren kontzertua izango da ostiral honetan Xurrut tabernan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 13a, 22:22
Los Moñas rock talde mungiarra izango da kontzertuan aste honetako ostiralean, martxoak 17, Gorlizko Xurrut tabernan, 22:00etatik aurrera, Baga-biga musika ideiak disketxeak prentsa-ohar bidez jakinarazitakoaren arabera. Los Moñas taldea 2004an osatu zuten, Mungian, Aitor Ganboa, Ibon Celaya eta Ivan Hernandezek. Disketxeak adierazi duenez, "pop-rocka lantzen dute nagusiki, doinu freskagarriak erabiliz. Kantu errazak dira, konplikaziorik gabeak, lelo jakin baten inguruan sustraitutakoak. Erresuma Batuko gitarren filosofiari jarraitzen diote, mod ukitu batez eta popa, rocka eta Amerikako surf-punk itxurara egindako abestiez, baita ska-pop ere; baina den dena poparen galbahetik pasatua".
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun