Asteazken honetan, martxoak 15, "El futuro de la diversidad lingüistica" hitzaldia eskainiko du Linguapax nazioarteko institutuko Felix Martik (argazkian), EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Falkultateko gradu aretoan, Leioako campusean, 12:00etatik aurrera. Marti Kataluinako Unesco zentruko zuzendaria izan da hamazortzi urtez, 1984tik 2002ra, eta orain, 2003tik ohorezko lehendakaria da bertan. 1997 eta 2002 bitartean landutako Unescoren Munduko Hizkuntzen Txostenaren Zuzendaritza Batzordearen lehendakaria izan zen, mintegi ezberdinen antolatzaile eta Giza Eskubideen 1995 Unesco domina.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!