Leioako campusean autobus gehiago jartzea eskatu du Ezker Batuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 16a, 22:28

Bizkaiko Batzar Nagusietan Ezker Batua-Berdeak taldeko bozeramilea den Jose Ferrerak Leioako campusean autobusak ugaltzeko proposamen bat aurkeztu du. Ekimen horretan, EBk Garraiorako foru diputatuari eskatu dio mugimendu handiko ordutegian Leioako campuseko autobusen zerbitzua indartu dezan. Ferrerak salatu du EHUrako garraioa egiten duten Bizkaiko 14 autobus zerbitzuetan bidaiari gehiegi joaten behartuta daudela, bataz beste autobus bakoitzeko 130 bat bidaiari ibiltzen dela. Ezker Batuaren ustez, horrelako egoerarik “ezin da onartu”, batez ere gehiegizko jende-kopuruak pertsona asko zutik bidaiatzen behartzen duenez, deserosotasuna eta istripuren bat izateko arriskuak handitzea eragin ditzake.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun