Egizu Getxo Euskaldun! elkarteak bere bitakoran iragarri duenez, “Uribe Kostako irakurzalearen txokoa berriro martxan ipini” da, hainbat denbora geldituta egon ondoren. Denboraldi berri honetako lehenengo idazle gonbidatua etxekoa aukeratu dute: Unai Elorriaga algortarra. Orain arte Elorriagaren azken eleberria den “Vredaman”i buruz luze eta zabal berba egiteko parada izango da hil honen 29an, arratsaldeko 20:00etan, Karitate kalean dagoen Aldai Patronatuaren liburutegian. Argazkia: Gaztesarea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!