Hondartzaina izateko 15 lagun trebatuko dira Getxoko Behargintzan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 17a, 15:16

Getxoko Behargintza enplegu eta ekonomi garapen zentroak hondartzaina izateko heziketa ikastaroa antolatu du, bertan 15 laguni udako hilabeteetan lan hori egin ahal izateko prestakuntza eskaintzeko. Ikastaroa eskola ziurtagiria edukita langabezian dauden pertsonei dago zuzenduta. Gainera pertsona horiek sorosleen titulua, lehen sorospenen ikastaroren bat eginda edukitzea, esperientzia izatea eta euskara jakitea kontuan hartuko da. Ikastaroaren iraupena 150 ordukoa izango da eta, besteak beste, Herritarrentzako arreta, Zaintza eta Kontrola eta Ingurugiroa jorratuko dituzte. Ondoren, Getxoko Udalak, urtero bezala, 10 lagun kontratatuko ditu lau hilabete t’erdiko epez udalerriko hondartzetan hondartzain lanak bete ditzaten.

Izena emateko epea datorren martxoaren 31ra arte egongo da zabalik. Argibide handiago Behargintza zentroan eska dezakete interesatuek, Algortako Martin Deuna kaleko 17 zenbakian, behargintza@getxo.net posta elektronikoan edo 944 660 140 telefonoan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun