"De Profundis" azken lanaren eskutik beste aurrerapauso bat eman du Isaacek. Disko berri honetan, artista katalanak akonpainamendu musikal anitzagoa eman dio kantuei. Horrela, Algortan eskainiko duen kontzertuan, Enric Colomerrekin (pianoa), Eros Cristianarekin (akordeoi eta teklatuak), Jordi Campekin (baxua) eta Lluís Ribaltarekin (bateria eta perkusioak) jardungo da.
Ohikoa denez sarrerak BBKren orotarako kutxazainetan, Algortako Kultur Etxean, 944 914 080 eta 944 310 310 telefonoen bidez eta www.getxo.net webgunean eros daitezke, 9 eurotan.
Bihar, larunbata, Joan Isaac kantautorea Getxo Antzokian jardungo da 20:00etatik aurrera, "De profundis" bere azken diskoa aurkeztuko duela. Isaacek 1973an eman zituen bere lehenengo urratsak abeslari gisa. 15 urte agertokietatik kanpo eman arren ez zuen konposatzeari utzi eta autore abesti europarrarekin konektatzen dituen abesti tradizionalak idatzi ditu azken urteotan. 1998. urtean bueltatu zen agertokietara "Planeta "Silenci" diskoaren eskutik eta etapa berri bat hasi zuen. Bi urte geroago, "De Vacances" kaleratu zen eta berehalako arrakasta lortu. 2002an "Joies Robades" bilduma plazaratu zuen autore kantuen abestirik onenak bertan bilduz eta, horren ondoren, 2004an, "Nomes han passat cincuanta anys" sortu zuen kantautoreak.