Topaketen abiapuntua iaz Markinan izan ziren GazteMugi topaketetan jarri dute antolatzaileek. Han ateratako ondorioei heldu eta hortik aurrera jarraitzen saiatuko dira.
Gainera, topaketetan esperientzia zehatzek pisu garrantzitsua izango dute eta bertan izango dira euren esperientzia azaltzeko, besteak beste, “Ekaitza” aldizkari lapurtarra, Tas-Tas eta Hala-bedi irrati libreak eta Arrosa irrati ekoizpen zentroa.
Behin-behineko egitaraua
Ostirala, martxoak 17
19:00etan, hitzordua: ondoren topaketen aurkezpena eta parte hartzaileen aurkezpena.
21:00etan, afaria.
22:00etan, antzerkia: “Kaputen Kanta” Antzerkiola imaginarioaren eskutik.
Larunbata, martxoak 18
Goizeko atala: “Komunikazioaren militantzia sustatzen”:
10:00etan, “Militantzia ereduak: Tas-Tas eta Halabedi”.
11:30ean, “‘Ekaitza’ proiektua, esperientziatik mintzo”.
12:00etan, eztabaida.
14:00etan, bazkaria.
Arratsaldeko atala: “Komunikazio ohitura, herri mugimenduak eta euskara”:
16:00etan, Ander Iturriozen hitzaldia “Mass mediak”.
17:00etan, mahai-ingurua: “Gazte mugimenduaren komunikazio ohiturak”.
18:00etan, hitzaldia eta mahai-ingurua: “Gazte Hitzarmena eta gazte hizkera”.
19:00etan, mahai-ingurua: “Hizkuntzaren erabilera eremuz eremu”.
20:00etan, herri komunikabideak nola erabili
21:00etan, afaria.
22:00etan, bideo emanaldia, mass medien erabilera... eta abar.
Igandea, martxoak 19
Goizeko atala: “Errealitatea azaleratzen”:
10:30ean, aurkezpenak: “Txikian handi, munduan bakarrak. Elkarlanaren fruituak: Arrosa irrati ekoizpen zentruaren esperientzia".
11:30ean, Gaztesarea.info: Gazte Informazio Agentzia.
12:30ean, Gazte Komunikabide Alternatiboen Posta Zerrenda.
13:00etan, Gazte Mugimenduaren Artxibategi Nazionala.
14:00etan, bazkaria.
Bazkalostean, topaketak baloratzeko kafe tertulia.