Gaurtik aurrera Sopelako Udalak bere webguneko berriak RSS jarioan eskainiko ditu

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mar. 17a, 18:47

Sopelako udal webgunea hasi da gaur RSS bidezko berrien jarioa eskaintzen kostaldeko udalerrian zer gertzatzen den jakinmina duen pertsona orori. Horrela, RSS jarioa eskaintzen duen lehenengo Uribe Kostako udala bilakatu da Sopela, baita zerbitzu hori euskaraz eskaintzen duen Bizkaiko lehenengo udala ere. Oraindik aurrera, Aurki, Bloglines edo bestelako jarioen atarien zein aplikazioen bidez jarraitu ahal izango dira Sopelako Udal Gobernuak eskainitako informazioa. Edonork sor dezake esteka bat helbide hau erabiliz: http://www.sopelana.net/Dokumentuak/RSS/eu_RSS.xml. Ricardo Ibarra Komunikazio, Informazio eta Turismo zinegotziak azaldu duenez, Sopelako Udalak duen teknologia berrien aldeko filosofia "gizarte berriaren oinarrietako bat da, eta administrazioak, batez ere hiritarrengandik hurbilen dagoena, egun eta etorkizunean paper garrantzitsu bat jokatu behar du" hori eraikitzen. Argazkian, Imanol Garai alkatea, Ricardo Ibarra zinegotzia eta Jon Vazquez iaz udal webgunean egindako hobekuntzak aurkezten.

Ibarraren aburuz, "RSS sistema berriaren bidez, hiritarrei udal informazioa arinago eskaintzeaz gain, horrela nahi duten webguneen jabeek bere guneetan udal webguneko edukin informatiboak barneratzea ere ahalbidetzen da".

Oraindik orain udal webgunean ikus daitekeenez, Bizkaiko Foru Aldundiak erabilitako prozedura bera erabiltzen du Udalak RSSren berri emateko. Izan ere, esaldia honetan agerikoa da: "Bizkaia.net-eko albisteak zure ordenagailuan jaso ahal izateko, RSSren irakurgailua edo agregadorea instalatu besterik ez duzu". Jakina, erdaraz Bizkaia.net beharrean Sopelana.net irakur daiteke.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun